Garaiko erreferentzia digital markoak hezkuntzan #kdmooc
Garaiak eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza erdi-presentziala (b-learning) bideratzeko, erreferentzizko marko anitzak ditugu eskura: 2013ean argitaraturiko hiritar guztiei zuzendua dagoen digcomp, 2017ko ikasle-irakasleei zuzendutako digcompedu eta irakaskuntza erakundeei zuzendutako digcomporg
Zertarako dira marko hauek? Konpetentzia digitalaren adierazleak jasotzen dituzte dimentsio nagusietan antolaturik. Hezkuntza munduan #digcomp markoak dituen bost dimentsioen inguruan ari gara gaur egun ikastetxeetan: Informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, arazoak ebaztea eta segurtasuna. Autodiagnostikorako testa aurkituko duzu hemen.
digcomp, Berritzegune NagusiaHezkuntza mundura zuzendutako marko zabalago bat argitaratu zen 2017n, ikasle eta iralkasleen konpetentzia digitalari zegokionez. Hiru ataletan antolatua: Konpetentzia profesionala, konpetentzia pedagogikoa eta ikasleen konpetentzia. Marko honetan, irakaskuntzan berezkoak dituen osagai pedagogikoak kontutan hartu zituen (Irakaskuntza prozesuak, ebaluazioa eta feedback-a eta ikasleen ahalduntzea). Marko honen gakoa, osagaien artikulazioan datza:
“Technological Pedagogical and Content Knowledge”


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina