Mezuak

Garaiko erreferentzia digital markoak hezkuntzan #kdmooc

Irudia
  Garaiak eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza erdi-presentziala (b-learning) bideratzeko, erreferentzizko marko anitzak ditugu eskura: 2013ean argitaraturiko hiritar guztiei zuzendua dagoen digcomp ,  2017ko ikasle-irakasleei zuzendutako digcompedu eta irakaskuntza erakundeei zuzendutako digcomporg   Zertarako dira marko hauek? Konpetentzia digitalaren adierazleak jasotzen dituzte dimentsio nagusietan antolaturik. Hezkuntza munduan  #digcomp markoak dituen bost dimentsioen inguruan ari gara gaur egun ikastetxeetan:  Informazioa , komunikazioa , edukiak sortzea , arazoak ebaztea eta segurtasuna . Autodiagnostikorako testa aurkituko duzu hemen.                                                                                       digcomp,  Berritzegune Nagusia Hezkuntza mundura zuzendutako marko zabalago bat argitaratu zen 2017n, ikasle eta iralkasleen konpetentzia digitalari zegokionez. Hiru ataletan antolatua: Konpetentzia  profesionala, konpetentzia pedagogikoa eta  ikasleen konp